Hibai Etxebarria musikari gernikarrak ‘Goxokiak’ lana kaleratu du eta bertan, besteak beste, abestia grabatu du Eibarko Koro Gaztearekin. Horrela, hilaren 22an mimo handiz prestatutako kontzertua eskaini behar zuten Coliseoan, baina bertan behera lagatzea erabaki du Udalak.
Hibaik 10 musikariren laguntza izan behar zuen eszenatoki gainean eta Eibarko Koro Gaztekoekin hainbat abesti kantatzeko asmoa zuen, baina musikariak kontatu digunez, kontzertua atzeratzea erabaki da, osasun egoera kontuan hartuta. Dena dela, martxan daude kontzertuaren data berria zehazteko eta orain arte egindako lana gehiago fintzeko aprobetxatuko dutela esan digu.
#Eibarko koro gaztea#Hibai EtxebarriaGoxokiak
Gaiarekin zerikusia duten albisteak