BIDEOA | Liburu eta Diska Azoka domekara arte egongo da zabalik

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
BIDEOA | Liburu eta Diska Azoka domekara arte egongo da zabalik
ETA KITTO 2021, Urr 13

Eibarko Udalak eta Euskadiko Liburu Ganbarak antolatuta, urriaren 8an zabaldu zituen ateak Eibarko Liburu eta Diska Azokak. Hilaren 17ra arte egunero zabalduko dute azoka, asteburuan 12:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:30era, eta astelehenetik barixakura, berriz, 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:30era.

Betiko moduan, literatura arloko zein musikagintzako lanik berrienak egongo dira salgai, baita aukerako liburuak ere, denak %10eko deskontuarekin. Beste batzuetan bezala, Eibarko Udalaren argitalpenak saltzeko postuarekin batera, urtero etorri ohi diren beste argitaletxeek ipinitako saltokiak egongo dira azokan parte hartzen.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »