Dantzari Egunarekin agurtuko dute kurtsoa Kezka Dantza eskolakoek bihar

Dantzari Egunarekin agurtuko dute kurtsoa Kezka Dantza eskolakoek bihar
2018/06/14 11:36
eta kitto!
Eibarko Dantzari Egunarekin agurtuko dute bihar kurtsoa Kezka Dantza eskolako ikasleek. Taldeko dantzariekin batera eskainiko duten emanaldia 19:30ean hasiko da, Untzaga plazan.

Bestalde,  2018-2019 ikasturterako matrikulazioa ekainaren 18an zabalduko dute. Ikasle berriek egun horretan bertan izango dute izena emateko aukera, Portaleko 3. solairuan, 19:00etatik 20:00etara. Bestalde, arduradunek gogorarazi dutenez, Kezka Dantza Taldean izena emateko 6 urtetik gora izatea eskatzen dute. Kezka taldekoekin kontaktuan ipintzeko, kezka@dantzan.com helbidera idatzi.