‘Emakumeen ekarpenak Eibarko industrian’ erakusketa birtuala ikusgai

‘Emakumeen ekarpenak Eibarko industrian’ erakusketa birtuala ikusgai
2020/05/26 eta kitto!
Martxoaren 13an egitekoa zen ‘Emakumeen ekarpenak Eibarko industrian’ erakusketaren bisita gidatu birtuala egiteko aukera dago YouTube bitartez. Martxoaren 8ko lantaldeak beste talde eta pertsona batzuen laguntzarekin antolatutako erakusketa da.

Andretxeako Zaida Fernandezek elkarrizketa batean esan zigun bezala, “Ez da ohiko erakusketa”. Eibarko industrializazio prozesuarekin loturiko objektuak aurkitzeaz gain, herriko industrializazioan berebiziko papera izan zuten emakumeen testigantza jasotzen da, besteak beste.

https://www.youtube.com/watch?v=p443SMblKtI