"Ez da kasualitatea" bertso saio musikatua egingo da gaur arratsaldean Portalean

"Ez da kasualitatea" bertso saio musikatua egingo da gaur arratsaldean Portalean
2021/11/19 eta kitto!
Gaur 19:30ean hasiko da Portaleko aretoan “Ez da kasualitatea” bertso saio musikatua, Eibarren Akebai eta Matraka! neska* gazte talderen eskutik. Lankuk kudeatutako saioa Hamaika Berbaldi egitasmoaren baitan antolatu dute eta Miren Artetxe, Alaia Martin, Eli Pagola eta Nerea Ibarzabal bertsolariak arituko dira, Amaia Agirre gai-jartzaile dutela. Musikarekin laguntzen, berriz, Gari Otamendik eta Ixak Arrutik jardungo dute.