Gaur banatu dituzte maiatzeko argazki rallyko sariak Eibarko Klub Deportiboan

Gaur banatu dituzte maiatzeko argazki rallyko sariak Eibarko Klub Deportiboan
2019/06/11 eta kitto!
Gaur banatu dituzte Klub Deportiboko Argazkilaritza Taldekoen eskutik maiatzaren 12an egin zen rallyko sariak Eibarko Klub Deportiboan. Koloretan, lehen saria Jesus Mª Ribera Otegi bilbotarrak eskuratu du, bigarrena Imanol Salegi Urbieta zestoarrak eta hirugarrena Omar Igual Marcos donostiarrak. Sari soziala Fernando Retolaza eibartarrari eman diote eta gazte mailako saria, berriz, Maialen Barrutia Zabalari. Eta zuri-beltzeko modalitatean lehena Bakarne Elejalde Garitagoitiak irabazi du, bigarrena Fernando Retolaza Loidik eta hirugarrena Jose Luis Irigoien Martinezek.