Gaur gauean Groenlandiari buruzko proiekzioa eskainiko dute

Gaur gauean Groenlandiari buruzko proiekzioa eskainiko dute
2013/07/03 00:00
eta kitto!

Arrate Kultur Elkarteak uztailaren lehen egunetarako ikusentzunezkoen emanaldiak atzo (martitzena, hilak 2) hasi ziren eta gaur (eguaztena 3) bigarrenaren txanda izango da: Mila Gallastegik eta Asier Aldazabalek Islandia eta Groenlandia: Belarra, laba eta izotza oinpean izenburukoa eskainiko dute. Bihar (uztailak 4), berriz, Barrura begiratzeko leihoak, euskal presoen inguruko film luze dokumentala emango dute. Eta egitarauari agur esateko, poesia errezitala eskainiko dute barixakuan (uztailaren 5ean) Blanca Martinezek eta Gorka Errastik: Kirmen Uriberen (euskeraz), Miguel Hernandezen (gazteleraz) eta Antonio Machadoren (gazteleraz) testuak errezitatuko dituzte, Naome Souden musikarekin lagunduta. Emanaldi guztiak 22.00etan izango dira, San Andres elizako klaustroan (eguraldi txarra egingo balu, Arrate Kultur Elkartearen lokaletan).