Gaur zabaldu da Irene Hernandok gidatuko duen “Antzerki laborategia” tailerrean izena emateko epea

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Gaur zabaldu da Irene Hernandok gidatuko duen “Antzerki laborategia” tailerrean izena emateko epea
ETA KITTO 2021, Abu 30

Eibarko Udalak “Antzerki laborategia” tailerra antolatu du  arte eszenikoen lanketa herritarrei eskaintzeko asmoz. Ekimen horren gidaritzapean egongo da aktorea, sortzailea eta antzerki irakaslea den Irene Hernando eibartarra. Tailerrak Errebal Plazian burutuko dira, eraikinaren bigarren solariuan, eta elebitan izango dira, urriaren 6tik urtarrilaren 26ra bitartean (eguaztenetan). Irenerekin uda aurretik egin genuen elkarrizketa heen irakur dezakezue: https://etakitto.eus/berriak/txikitatik-sentitu-izan-dut-oso-hutsune-handia-eibarren-antzerkiaren-eta-arte-ezenikoaren-alorrean.html

Aurrematrikula egiteko epea gaur zabaldu da (abuztuak 30) eta irailaren 22ra bitartean egongo da zabalik eta online, https://formularioak.eibar.eus/eu/antzerkilaborategia helbidean aurkituko duzuen formularioa beteta egin beharko da. Tailerraren prezioa (urritik urtarrilera) 40 eurokoa da Eibarren erroldatuta daudenentzat eta 80 eurokoa beste guztientzat.

Lau talde egongo dira: LH 3., 4. eta 5. mailakoentzat; LH 6., DBH 1. eta 2. mailakoentzat; DBH 3., 4. eta Batxilergoko 1. eta 2. mailakoentzat; eta helduentzat. Lehen bi taldeetarako (LH 3., 4. eta 5. mailak eta LH 6., DBH 1. eta 2. mailak) bi ordutegi daude aukeran: 17:00etatik 18:15era (1. txanda) eta 18:15etik 19:30era (2. txanda); eta beste bi taldeek ere bi ordutegiren artean aukeratu dezakete (15:45etik 17:00etara eta 19:30etik 20:45era). Batean zein bestean, bakoitzak nahiago duen ordutegia adierazi beharko du (biak aukeratu daitezke). Aurrematrikula egiteko epea amaitzerakoan behin-behineko zerrendak lortuko dira eta taldeen kudeaketa burutuko da. Informazio guztia HEMEN.

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »