Orain dela hilabete batzuk ‘Hace frio fuera’ liburuarengatiik elkarrizketatu genuenean aurreratu zigun bezala, Alberto Egurrola argitarapen berri batekin datorkigu: ‘Hace frio dentro’ liburuarekin hain zuzen ere.
Aurreko liburuaren ildoari jarraituz, idazle eibartarrak aforismoz, pentsamenduz eta kalapitaz bete ditu liburuaren orriak.
Liburua Debako Arkatza liburu-dendan erosi daiteke, baina autorearekin harremanetan jarri zaitezkete erosi nahi izanez gero.