Helduendako ipuin erotikoak, bihar Topalekuan

Helduendako ipuin erotikoak, bihar Topalekuan
ETA KITTO 2022, Mar 14

Martxoaren 8ko lan-taldeak antolatu duen egitarauaren baitan, bihar, asteartea, 19:00etatik aurrera helduendako ipuin kontaketa egingo du Ixabel Agirresarobe aktore eta ipuin kontalariak Topalekuan, Arrate Kultur Elkartearen erakusketa aretoan.

“Erotik, zerotik, berotik!” izenburuko saioa …eta kitto! Euskara Elkarteak sustatu eta finantzatu du eta euskaraz izango da. Agirresarobek herri-ipuin ezagunetan bilatu eta topatu dituen kontaketa erotikoak ekarriko dizkigu. Ipuin-kontaketa osatzeko, Joseba Sarrionandia eta Goiatz Labandibarren testuetan oinarritu da, besteak beste. Horiek moldatu ditu ipuin-kontalariak, bere ikuspuntuaren araberako umorea erabiliz, eta edonori gertatzeko moduko testuinguru sexualetara eraman ditu kontaketak. Sarrera dohainik izango da.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »