Herriko dendetan jarritako Zuloagaren koadroak hilaren 28an zozketatuko dituzte

Herriko dendetan jarritako Zuloagaren koadroak hilaren 28an zozketatuko dituzte
ETA KITTO 2021, Api 20

Elikagaien Gipuzkoako Bankuari dirua-biltzen laguntzeko Ignacio Zuloagaren 28 koadroren kopiak jarri zituzten herriko dendetan, gero erosleen artean zozketa egiteko asmoz. Ekimenak “oso harrera ona izan du”, Ego Ibarra batzordearen berbetan eta, orain, koadroak zozketatzeko ordua heldu da.

Bankurako dirua biltzeko epea martxoaren 19an amaitu zen, baina “agenda kontuak alde batetik eta Aste Santua bestetik”, batzordeak dioenez, zozketa hilaren 28ra arte atzeratu dute.

Zozketa udaletxeko Batzar Aretoan egingo da eta bertan izango dira Belen Méndez de Vigo Elikagaien Bankuko lehendakaria, Jon Iraola alkatea, Idoia Sarasqueta Ego Ibarraburua, José María Beitia Bankuak eskualdean duen ordezkaria eta Eibarren erakunde horretan lanean ari diren pertsonak.

Apirilaren 30etik maiatzaren 15era bitartean, saritutako pertsonek udaletxeko 2. solairuan (Ego Ibarra) jaso ahal izango dute beren koadroa, goizez (astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara).

 

Hauek dira zozketatuko diren koadroen izenak:

  1. MADAME MALINOWSKAREN ERRETRATUA/RETRATO DE  MADAME MALINOWSKA   (LA RUSA)
    2. JESUKRISTO ODOLETAN/EL CRISTO DE LA SANGRE
    3. MONJE DOMINGOTARRA/MONJE DOMINICO
    4. BODEGOIA – MADARIAK/LAS PERAS DE DON GUINDO
    5.  ADELA DE QUINTANA ANDREAREN ERRETRATUA/DOÑA ADELA QUINTANA MORENO
    6.  DANTZARIA/LA BAILARINA
    7.  OTERITO/LA OTERITO
    8. PABLO URANGA PINTATZEN/ DON PABLO URANGA PINTANDO
    9. MATHIE DE NOAILLESEN KONDESAREN ERRETRATUA /  RETRATO DE LA CONDESA MATHIE DE  NOAILLES
    10. ANDREA EGUZKITAKOAREKIN/LA DAMA DE LA SOMBRILLA
    11. MADEMOSEILLE SOUTY Á LA GARÇON/MADEMOSEILLE SOUTY Á LA GARÇON
    12. RAMON SUAREZ MUTIKOA/EL NIÑO RAMÓN SUÁREZ ZULOAGA
    13. SEGOVIAKO ETXE ZAHARRAK/VIEJAS CASAS DE SEGOVIA
    14. LOLAREN BURUA/CABEZA DE LOLA
    15. ORTEGA Y GASSETEN ERRETRATUA/RETRATO DE ORTEGA Y GASSET
    16. VALENTINE DETHOMASEN ERRETRATUA/RETRATO DE VALENTINE DETHOMAS
    17. PLÁCIDO ZULOAGA BERE TAILERREAN/DON PLÁCIDO ZULOAGA EN SU TALLER
    18. LOLITA MUTH BEN MAACHA/ LOLITA MUTH BEN MAACHA
    19. IGNACIO ZULOAGAREN AUTOERRETRATUA EHIZTARI JANTZITA/AUTORRETRATO DE IGNACIO ZULOAGA DE CAZADOR
    20. AUTOERRETRATUA/AUTORRETRATO
    21. CAMPO ALEGREKO KONDEAREN ERRETRATUA/RETRATO DEL CONDE DE CAMPO ALEGRE
    22. LARRAPIDI BIOLINISTAREN  ERRETRATUA/EL VIOLINISTA LARRAPIDI
    23. UNTZAGAKO ZEZEN KORRIDA/CORRIDA DE TOROS EN UNZAGA
    24. ERRIOXAKO PAISAIA/PAISAJE DE LA RIOJA
    25. TOLEDOKO IKUSMIRA/VISTA DE TOLEDO
    26. NIRE LEHENGUSINAK/MIS PRIMAS
    27. URKIZUKO ITURRIA/FUENTE DE EIBAR
    28. BALENCIAGA PINTOREAREN ERRETRATUA/RETRATO DEL PINTOR BALENCIAGA

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »