Barixakuan banatu zituzten Indalecio Ojanguren XXXIII. Argazki Lehiaketakosariak Portalean, edizio honetara aurkeztutako lanekin prestatu duten erakusketaren inaugurazio ekitaldian. Lehiaketa Eibarko Udalak antolatzen du, Klub Deportiboko Argazkilaritza Taldearen laguntzarekin, eta aurtengo edizioko irabazleek Patxi Lejardi Kultura zinegotziaren eta Bakarne Elejalde Deporreko Argazkilaritza Taldeko presidentearen eskutik jaso zuten saria.
Azaroaren 22ra arte ikusgai egongo den erakusketan saritutako lanak eta antolatzaileek aukeratutako beste hainbat bildu dituzte. Ohiko ordutegian, martitzenetik domekara bitartean, 18:30etik 20:30era joan daiteke ikustera.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak, pertsonalizaziokoak eta azterketakoak, gure zerbitzuak hobetu eta webgunean nabigazioaren informazio estatistikoa biltzeko. Cookien politika.ONARTUGehiago irakurri