Jose Maria Iparragirre poeta eta musikariaren jaiotzaren 200. urteurrena abuztuan izan zela-eta, ‘Iparragirre 7’ ikuskizuna diseinatu du Morgancreak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura departamentuak sustatuta.
Zuzeneko musika, ikus-entzunezkoak, errezitatzeak eta dantza biltzen ikuskizunak eta Coliseoan egongo da ikusgai bihar, 19:00etan.
Carlos Rodríguez eta Asun Lasarteren zuzendaritza duen proposamen eszenikoa Iparragirreren zazpi abesti ezagunen inguruan sortu dute. Ikus-entzunezkoek testuinguruan jartzen dituzte obrak, Iraia Okinaren ilustrazio bizidunen bitartez, eta Olatz Beobide antzezlea horiek “kontatzen” joango da, agertokia Amaia Elizaran dantzariarekin partekatzen duen bitartean.