Josu Torrealdayren gaurko proiekzioarekin amaituko dira Mendi Jardunaldiak

Josu Torrealdayren gaurko proiekzioarekin amaituko dira Mendi Jardunaldiak
2022/03/31 eta kitto!
Portaleko areto nagusian 19:00etan hasiko den Eibarko argazkilariaren “`Espektru bat´ motxilan” emanaldiarekin amaituko da Eibarko Klub Deportiboko mendi batzordekoek prestatutako Mendi Jardunaldietako aurtengo edizioa. Egilearen hitzetan, “ikus-entzunezko pieza horretan, hari kromatiko baten bidez, naturara egindako ihesaldietan atera ditudan argazkiak josten saiatu naiz, zirkulu polarreko izotzean.Pirinioetan asteburu pasa edo basamortuko hondarretan paseatzen, hau da, nere begiek ikusi dutena  edo espektroak ikusteko eta harrapatzeko aukera eman didana”.