Julen Kutxa Kultur Musika egitasmoan egonaldi artistikoa egiteko aukeratu dute

Julen Kutxa Kultur Musika egitasmoan egonaldi artistikoa egiteko aukeratu dute
2022/01/17 eta kitto!
Julen Leturiondo dago Julen izen artistikoaren atzean. Izan ere, bere proiektu pertsonala delako. Musikari eibartarra Kutxa Kultur Musika 2022rako aukeratu dute eta zapatuan, 21:00etan, kontzertua eskainiko du Donostiko Tabakaleran, Kutxa Kultur Klubean. Sarrera aurreratuen prezioa 3 eurokoa izango da eta leihatilan 5 euro ordaindu beharko dira.

Gaztea izan arren, Julenek ibilbide luzea egin Eibarko Koro Gaztean eta beste zenbait proiektutan (Parrapas erromeria taldean, adibidez), eta oraingoan bere proposamen artistiko pertsonalena dakarkigu, zenbait diziplina artistiko uztartu nahian (diseinua, argazkigintza, bideogintza...).

Kutxa Kultur Musika Kutxa Fundazioak sustatu duen programa da, musikaren eremuan egonaldi artistikoak egiteko. Programaren bitartez sei musika-talde edo bakarlari amateur hautatzen dituzte urtero eta babesa ematen dieten euren profesionalizazio-prozesuan lagunduz.