Julen Leturiondok kontzertua eskainiko du bihar Untzagan

Julen Leturiondok kontzertua eskainiko du bihar Untzagan
2020/07/13 eta kitto!
Julen Leturiondo eibartarrak ‘Julen’ izeneko proiektua abiatu zuen berriki eta bihar zuzenean bere lana ikusteko aukera izango dugu, 22:00etan kontzertua eskainiko baitu Untzagan.

Julenek ‘Que me corten la cabeza’ abestia argitaratu zuen orain dela aste gutxi, berrogoeialdian etxetik grabatutako abestia.

Sarrerak Coliseoan eta Kutxabanken eskuratu daitezke, doan, eta sarrerarik libre geratuz gero, kontzertua hasi aurretik lortu ahal izango dira Untzagan.