Kokein taldeak kontzertua emango du gaur arratsaldean Coliseo antzokian

Kokein taldeak kontzertua emango du gaur arratsaldean Coliseo antzokian
2020/12/29 eta kitto!
Aurten 20 urte bete dituen Kokein taldeak kontzertua emango du gaur 19:30ean Coliseo antzokian. Euskal Herriko musikaren ikurretako bat den taldeak urte hasieran ‘Lera’ izeneko lana eskaini nahi zien zaleei, opari moduan, baina otsailean, Aratosteetan Untzagan egin behar zuten kontzertua bertan behera laga behar izan zuten, Zaldibargo zabortegian gertatutakoarengatik. Hala ere, urte berezi hau herrikideen aurrean, gaur eskainiko duten kontzertuarekin agurtu ahal izango dute Kokein taldekoek. Sarrerak 10 euro balio du (7 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin).