‘Los olivos palidos’ antzezlana urtarrilaren 3an aurkeztuko dute

‘Los olivos palidos’ antzezlana urtarrilaren 3an aurkeztuko dute
2020/12/28 eta kitto!
La Red teatro antzerki-talde eibartarraren ‘Los olivos palidos’ antzezlana hilaren 20an aurkeztu behar zuten, baina taldeko kide bat koronabirusaz gaixotutako beste baten kontaktu zuzena izan zenez, bertan behera laga behar izan zuten. Azkenean, ordea, urtarrilaren 3an egin ahal izango dute aurkezpena, 12:30ean, Coliseoan.

Hilaren 20ko ikuskizunaren sarrerak itzuli ondoren, gaur jarriko dituzte salgai saio berrirako sarrerak 17:30etik 19:30era, baina ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago eta Kutxabanken ere erosi ahal izango dira.