Poesia saioa eta hitzaldia Adolfo Castañosen eskutik

Poesia saioa eta hitzaldia Adolfo Castañosen eskutik
2018/11/22 12:23
eta kitto!
Portaleak poesiaz gozatzeko saio bikoitza jasoko du bihar 19:00etan Portalean. Adolfo CastañosekLa poesía en su expresión de rebeldía y conciencia personal y social’ izenburua duen hitzaldia eskainiko du eta, gero, Castaños berak eta Maria Angeles Igartuak, León Felipe Taldeko kideak biak, poesia errezitala eskainiko dute. Goytisolo, Gil de Biedma, Gloria Fuertes, Jose Hierro eta Leon Feliperen olerkiak entzun ahal izango dira ekitaldian.

León Felipe Taldea Bartzelonako langile-ateneo batean 1995an sortu zen poesiaren ezagutza historikoa hedatzeko asmoz. Ordutik hirurehun errezital baino gehiago eskaini ditu taldeak.