San Andres elizako organoaren zaharberritzea
2020/01/27
09:24
eta kitto!
Mendeurrena ospatzeko urte bi besterik ez zaizkio falta San Andres elizako organoari eta, gaur egun erabiltzen jarraitzen bada ere, berritze lanak behar ditu. Organoak bere egoera originala mantentzen du, baina denborak ez du barkatzen. Erabilerak eta hautsak kalte egin diote 98 urte hauetan, eta organoaren zaharberritzerako komisio bat osatu da organoak bere mendeurrena distiratsu ospatu dezan.
Xabier Zubizarreta San Andres elizako parrokoak, Jon Zarrabek, Josu Sarasuak, Eguzkiñe Larrañagak, Zuriñe Ibeasek, Juan Luis Agirrek eta Belen Sagarzazuk osatzen dute San Andres elizako organoaren zaharberritzerako komisioa. Organoak dituen beharrak aztertu eta egin beharreko lanak egiteko aurrekontuak eskatzeko, obrak egin ahal izateko dirua biltzeko, dirua jasotzeko kanpainak eta kontzertuak antolatzeko eta antzeko lanak egiten dihardute. Herriko ondare garrantzitsua da San Andreseko organoa eta hura berritzeko lanak ez dira nolanahikoak izango.
Belen Sagarzazu organista da eta San Andres elizako organoak behar dituen hobekuntzen berri eman digu. “Hauspoek ihesak dituzte eta, haizeak ihes egiten duenez, ez da intentsitatea mantentzen; larruzko mintz antzeko batzuk ditu eta oso gastatuta daude; pedalaren eta teklatuaren loturak hondatuta daude eta, ondorioz, nota batzuk tindatuta geratzen dira; oso afinazio sakona egin behar zaio; hodiek demaseko hautsa dute eta horrek kalte handia egiten du; kontsolak sitsa dauka... Denboraren poderioz hondatzen joan diren gauzak dira”. Organoa konpontzeko lanak bereziak izan ohi dira eta espezialista gutxi dago. Beraz, diru asko behar da. “Gainera, organo bakoitza bakarra da. Eibarko organoa San Andres elizarako apropos egina dago, bertan dagoen tokiarentzat eta akustikarentzat”.
Organoa zaharberritzeaz gain, parrokiako koroak abesten duen tokira heltzeko eskailerak konpondu behar dira. “Kanpandorreraino doazen eskailerak dira, oso egoera kaskarrean daude eta arriskutsua da han ibiltzen den jendearentzat”, Sagarzazuren berbetan. Beraz, eskaileren konponketa lanek sortuko duten hautsa kontuan hartuta, eskailerak konponduko dituzte lehenik eta, gero, organoa. Lan biak egiteko dagoen beharrak aurrekontuaren kopurua igo egin du eta 288.000 euro lortzea da komisioaren helburua.
Parrokiako Koruaren laguntza
Joan den abendura arte 35.289,37 euro batu ditu komisioak. Horretarako, Parrokiako Koruak meza abestua eskaintzen ditu hilean behin eta komisioak koruak egiten duen lana goraipatzen du. “Meza abestua eskaintzen duten domeketan hor daude, foball partidua egon ala ez, eta astean birritan entseatzen dute. Nik organoa jotzen dut euren meza abestuetan, hile bakoitzeko lehen domekan”. Sagarzazuk Arrate Larrañagak zuzentzen duen Parrokiako Koruak egiten duen lana azpimarratzen du, esker ona erakutsiz. 30 lagun inguru daude koruan eta “esfortzu handia” egiten dute organistaren iritziz. “Ikusten ez den lan handia dago guzti honen atzean”.
Komisioak antolatutako ekintza eta emanaldietan dirua jasotzeaz gain, norbanakoek donazioak egin dituzte (ES28 2095 5035 0310 60155008 kontuan egin daiteke) eta erakunde publikoen konpromisoa dute organoa berrizteko lanetan laguntzeko. “Eibarko Udalak babes osoa eskaini digu eta dagokion zatia ordainduko du”, Sagarzazuren berbetan. “Bestetik, Gipuzkoako Foru Aldundiak komisio tekniko bat du eta eurek egin dute organoaren txosten teknikoa. Gainera, Udalak bezala diruz lagunduko digute”. Foru Aldundiak behin betiko pausoa eman zain dago komisioa, obrekin hasi ahal izateko. “Hiru aurrekontu eskatu dizkigute eta guk prestatutakoak orain dela lau urte egin genituenez, berriak eskatu beharko ditugu”. Baina horretarako, Foru Aldundiaren onespena behar dute lehenik.
Komisioaren asmoa 2022. urterako organoa zaharberritzea da, bere mendeurrenean kontzertuak antolatu eta organoa ezagutzera emateko gogoz. “Eibarren ez dugu ondare gehiegi eta zentzu horretan organoak balio handia du”, Sagarzazuren iritziz. “Organoari dagokion kategoria eman nahi diogu”.
Demaseko altxorra
‘Melcher, Mar y Cia’ organo-fabrikatzaileak sortu zuen San Andres elizako organoa eta, Sagarzazuren berbetan, “Juan Melcherrek egindako organoetatik hobeen mantentzen den organoetako bat da”. Urtean behin organista handiak etortzen dira San Andreseko organoa jotzera eta “harrituta geratzen dira”, Sagarzazuren berbetan. “Demaseko altxorra dugula esaten digute”.
1922ko maiatzaren 25ean Jesus Guridi maisuak inauguratu zuen Eibarko altxor hau, ‘Missa in honorem SS. Sindonis D.N.J.C’ joz. Bi teklatu, pedaleroa eta elektrizitate bitartez eragindako erregistro-sistema modernoa ditu. Ondoren, Isaias Hernando organistak 40 urtez jo zuen elizako organoa, 1957an hil zen arte.
Orain gutxi arte organoak elizaren liturgian erabili izan dira, baina gaur egun kontzertuetarako musika-tresna bezala erabiltzen dira baita ere. Hau da, erabilera kulturala du. “Musika-tresnen erregea esaten diote askok, hainbat orkestra-instrumenturen soinuak imitatzen dituzten erregistroak dituelako”, Sagarzazuk dioenez. Tronpeta, klarinete, oboe, biola eta bibolin doinuak eskaintzen dituzte organoek, besteak beste, eta ezaugarri horiek kontuan izanda gero eta kontzertu gehiago eskaintzen dira organoekin.
Europako hainbat herrialdeetako joerari jarraituz, organoekin gauza handiak egiteko aukera dago Gipuzkoan. “Munduan metro karratuko organo gehien dituen tokia da Gipuzkoa”, organistaren berbetan, “eta organo onak daude gainera”. Donostiko Santa Maria elizan organo erromantikoaren ikastaroak egiten dira urtero eta munduko hainbat tokitako jendeak hartzen du parte. Santa Maria elizan bezala, Bergaran, Azkoitian eta Loiolan Cavaille-Coll fabrikatzailearen organoak dituzte, eta ikasleek bira egiten dute udan organo guztiak ezagutzeko. Eibarko organoa erromantikoa da baita ere.
Egide Kellerren historia
Juan Kellerrek ez daki organoa jotzen, baina bere familiak zeresan handia eman du organoen munduan. Bere aitona alemaniarra zen eta Egide Keller-Schmidt zuen izena. Melcherren fabrikan egin zuen lan. “Ez dago inon jasota, baina gure ustea da San Andres elizako organoa muntatzen egon zela”. Honen harira bitxikeria bat kontatu digu Juanek. “Sasoi hartako kontakizunek diote (1972an Eibar aldizkarian jaso bezala) organoa muntatzen egon ziren alemaniarrak elizan giltzapetuta geratu zirela behin, eta Badet tabernara bazkaltzera joan ezin zirenez, kanpaiak jotzen hasi zirela. Kanpaiak entzunda, ‘Joshe Sakristaukua’ korrika joan omen zen atea zabaltzera”.
Egide Keller Limburgen (Alemania) jaio zen eta bere aitak organo fabrika bat zuen. Belgikara joan ziren bizitzera eta emakume bat ezagutu zuen han, “nire amama”, Juanen berbetan. I. Mundu Gerra hasi zenean Alemaniara joan zen gudan parte hartzeko, “prusiarren kaskoarekin”, eta gerraostean Belgikara itzuli zen. “Organo fabrika bat zuen Belgikan, baina kendu egin zioten eta Bilbora erbesteratu zen”. Melcherrekin beharrean hasi zen eta sasoi hartan hasi zen San Andres elizako organoa muntatzen. “Dirudienez organo hura erakusketa batean zegoen eta San Andresen jartzeko moldatu zuten”, dio Juanek bitxikeria bezala.
Melcherrekin lan egin ondoren Elezgaray organo fabrikan hasi zen lanean Azpeitian. “Azpeitian bizi izan zenez euskera ikasi zuen gaztelera ikasi aurretik”, dio Juanek. Gerra Zibila hasi zenean Keller familia Belgikara joan zen eta gerra amaitzean Bilbora itzuli ziren. Ordurako Melcher fabrika ez zen existitzen eta Juan Dourte organo fabrikatzailearekin hasi zen lanean.
Keller familiak Bilboko Zabalbide kalean zeukan etxean organoei buruzko informazio ugari zuen Egidek (planoak, datuak...), baina etxea eraitsi zutenean hondakinen azpian geratu ziren guzti-guztiak. “Demaseko galera izan zen”, Juanen berbetan.
Argazkia: Juan Keller.