‘Solo un ensayo’ lanak irabazi du Javier Agirresarobe saria

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
‘Solo un ensayo’ lanak irabazi du Javier Agirresarobe saria
ETA KITTO 2023, Aza 13

Zapatuan izan zen Asier Errasti Film Laburren Lehiaketaren amaierako gala eta sariak banatu zituzten. Sari nagusia, Javier Agirresarobe saria, Hugo Sanz zuzendariaren ‘Solo un ensayo’ lanak eskuratu zuen eta fikziozko bigarren saria ‘Paris 70’ (Dani Freixas Roca) laburmetraiak irabazi zuen.

Beste sariei dagokienez, Euskarazko Lehenengo saria Sonia Estevez Fernandezen ‘Malkoak’ lanarentzat izan zen, Animaziozko film labur onena Carmen Cordobaren ‘Amarradas’ izan zen eta Marina Perosanz Moralek eskuratu zuen Eibarko laburmetrai onenaren saria ‘Muskil’ lanari esker.

20231111_194704 20231111_200056 20231111_201309 20231111_205348 20231111_210651

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »