Xatiro rap abeslariak kontzertua eskainiko du gaur Coliseoan

Xatiro rap abeslariak kontzertua eskainiko du gaur Coliseoan
2020/11/27 eta kitto!
Xatiro rap abeslari bilbotarrak Coliseoan joko du gaur, 19:00etan, Cassiopeia Tourraren barruan. Xatiro euskarazko raparen ikurretako bat da eta hainbat musika estilo uztartzen ditu bere lanetan.

Diskoetako abestiak zuzenekoetan aurkezteko orduan, mimo handiz egokitzen ditu Xatirok, kontzertu bereziak prestatzeko asmoz.

Sarrerak 5 euro balio ditu eta Coliseoko leihatilan erosi daiteke 17:30etik aurrera, edo Kutxabanken bitartez.

https://www.youtube.com/watch?v=uid-Ws8_PC4