Larrialdi zerbitzuak anbulatorioan eta ospital berrian egongo dira

Larrialdi zerbitzuak anbulatorioan eta ospital berrian egongo dira
2018/10/01 eta kitto!
Otaola etorbideko ospitala hilaren 22an zabaltzen dutenean, eibartarrek larrialdi zerbitzuak erabiltzeko aukera bikoitza izango dute: T. Etxebarria kaleko anbulategian orain arte funtzionatu duen moduan jarraituko du eta, horrez gain, sub-akutuen Ospitalean ere ezarriko dute beste bat. Anbulatorioko ordutegia honakoa izango da: astelehenetik barixakura, 17:00etatik 00:00etara, eta asteburuetan goizeko 09:00etan hasita 00:00etaraino. Ospitalean, bestalde, astegunetan 17:00etatik goizeko 08:00ak arte artatuko dituzte, eta asteburuetan 24 ordukoa izango da zerbitzua. Bestalde, toki batean zein bestean zerbitzu bera eskainiko da, orain arte moduan lehen arretako sendagileen eskutik, eta larritasun handiagoa dutenak Mendaroko Ospitalera zuzenduko dira.