[BIDEOA] Lehenak ixten, azkenak zabaltzen, baina ezinbestekoak! Euskeraz Primeran!

[BIDEOA] Lehenak ixten, azkenak zabaltzen, baina ezinbestekoak! Euskeraz Primeran!
ETA KITTO 2020, Mai 01

Eibartarrok Eibar bizirik egotea nahi dugu eta horretarako ezinbestekoak ditugu tabernak, jatetxeak, euskara eta herritarrak. Ez-ohiko egoera hau amaitzen denean herritarron babesa izango dutela adierazteko herriko ostalaritzari zuzendutako bideoa egin du …eta kitto! Euskara Elkarteak. Buelta horretan, denon arteko elkarlana beharko da Eibar berrindartzeko eta bide horretan euskarak lagundu egingo gaitu. Euskarak batu egiten gaituelako, euskeraz primeran!

Bide batez, bideoan parte hartu duten herritarren laguntasuna eskertu nahi dugu, eurak ere ezinbestekoak dira-eta Eibar bizirik egoteko. Maite zaituztegu!

535UEU-Irakaskuntza-Master-Baner-300x3001

Bestalde, dakizuen moduan, “Eibarren badakagu, Eibarren gastaukot”, herrian kontsumitzeko kanpainak jarri zituen martxan …eta kitto! Euskara Elkarteak apirilaren 6an, eta izugarrizko parte-hartzea eta babesa jaso zuten. #nikEibarren gastaukot bideoa ikusi      #Eibarrenbadakagu bideoa ikusi

Momentu honetan herriko merkataritza sustatzeko kanpaina berezia abiatu dugu astekarian, ekonomia zirkularrean eta herrian oinarrituta.

Gora Eibar! Lortuko dugu!

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »