Lucia Baskaranek “Gorputz madarikatuak” liburuari buruz jardungo du Idazlearekin Harixa Emoten-en

Lucia Baskaranek “Gorputz madarikatuak” liburuari buruz jardungo du Idazlearekin Harixa Emoten-en
ETA KITTO 2020, Ots 04

Gaur arratsaldean, 19:00etan hasiko da Idazlearekin Harixa Emoten euskerazko irakurketa klubaren saioa Portalean, 1. batzartokian. Gaurkoan Lucia Baskaranek Gorputz madarikatuak irakurri duten irakurleei haren gaineko ideiak, esperientziak eta bizipenak elkartrukatzeko aukera eskainiko die Juan San Martin Liburutegiak …eta kitto! Euskara Elkartearekin elkarlanean antolatutako solasaldian, Antxon Narbaizak gidatuta. HEMEN irakur dezakezue liburuaren egileak lanari buruz esandakoa, aurreko asteko aldizkarian kaleratu genuen ELKARRIZKETAN.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »