Martxan dago San Andres bertso-paper lehiaketa

Martxan dago San Andres bertso-paper lehiaketa
2018, Urr 16

Azaroaren 8ra arteko epea izango dute San Andres bertso-paper lehiaketan parte hartu nahi dutenek euren lanak entregatzeko. 16 urtetik gorakoek lau puntu edo gehiagoko 6 bertso aurkeztuko dituzte gutxienez, eta irabazleak 300 euroko saria jasoko du eta bigarrenak 250 eurokoa. 16 urtetik beherakoek bertso bat edo bi kopla aurkeztuko dituzte. Irabazleak liburua eta txapela irabaziko ditu, eta bigarrenak liburua eta plaka. Bertsoak postaz edo eskuz entregatuko dira …eta kitto!-n (Urkizu, 11 solairuartea). Sariak San Andres bertso jaialdian banatuko dira, azaroaren 25ean, domeka, Portaleko areto nagusian. Aurten Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Unai Mendizabal eta Alaia Martin bertsolariek jardungo dute Jon Mikel Mujika gai-jartzailearen esanetara.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »