Neguko festen inguruko hitzaldia antolatu du AEK-ek, Gaztaiñerrerako girotzen joateko

Neguko festen inguruko hitzaldia antolatu du AEK-ek, Gaztaiñerrerako girotzen joateko
2019/11/04 eta kitto!
Eibarko AEK euskaltegiak bi ekintza antolatu ditu Gaztaiñerre jaiaren inguruan. Lehena bihar (martitzena, hilak 5) Oier Araolaza antropologo eta dantzan.eus-eko kideak emango duen “Neguko festak” izenburuko hitzaldia izango da. Ubitxa kalean, Biharrian Dantzan-en lokalean egingo da saioa, 19:00etan hasita.

Eta Eibarren azaroaren 11n ospatuko dugun Gaztaiñerre egunean, berriz, kalejira eta ondra-janak tabernarik taberna egingo dira. Urtero bezala, parte hartzera animatzen diren guztiak Paloma tabernan elkartuko dira, 19:00etan. Han merienda goxoa egin, kopla eta euskal kanta batzuk abestu eta, ondoren, kalejiran beste pare bat taberna bisitatuko dituzte. Antolatzaileek aurreratu dutenez, “ezustekoren bat egongo da. Janaria AEK-ren kontura izango da, baina edaria norberak ordaindu beharko du. Gainera, urtero bezala, Eibarko Kantuzaleak bertan izango dira, trikitilariekin batera giro paregabea jartzeko asmoz”.