#nikEibarrengastaukot kanpainaren onena: zuen irribarrea!

#nikEibarrengastaukot kanpainaren onena: zuen irribarrea!
2020/04/21 11:26
eta kitto!
Denbora aurrera doa eta ez da erraza gauden egoeran umoreari eta animoari eustea, baina saiatu gaitezen aldarte aldatzen. Hau ere pasako delako eta berriz ere elkartu eta biziko garelako.  Eutsi irribarreari!

Ane, Susana eta Elenaren irribarrea ikusteak indarra ematen digulako denoi! Sinisten badugu lortuko dugu! Eibartarroi lanak, esfortzuak eta konpromisoak ez digulako beldurrik ematen. Elkarrekin lortuko dugu!

535UEU-Irakaskuntza-Master-Baner-300x300

Baina lehengoa gustatzen bazitzaigun, herrian gastatzea ezinbestekoa izango da, gure kaleek bizitasuna izan dezaten.  Behar dugun guztia oinez eskuratu ahal izango dugulako, gure kasuan ez dago aitzakirik. Denetarik dugu herrian eta kalitatezkoa!