Pilota Eskolako bost partidu jokatuko dira gaur Astelena frontoian

Pilota Eskolako bost partidu jokatuko dira gaur Astelena frontoian
2018/11/16 09:13
eta kitto!
Eibarko Klub Deportiboko pilotari gazteek euren onena ematen ahaleginduko dira gaur, 19:00etatik aurrera, Astelena frontoian antolatutako bost partiduko jaialdian. Buruz-buruko hiru norgehiagoka eta binakako beste bik osatuko dute karteldegia: Telleria vs Ezpeleta, Atxa vs Iruretagoiena eta Ibarra vs Urkiaga izango dira nor baino nor jaialdia hasteko hiru partiduak; eta jarraian binakakoek Azpilikueta/Del Rey vs Ros/Jauregi eta Basaras/Ortega I vs Varona/Ortega II bikoteen artekoak jasoko dituzte. Sarrera doan da eta pilotarekin gozatzeko aukera paregabea.