Pintxo bikainak egiteko ikastaroa Portalean

Pintxo bikainak egiteko ikastaroa Portalean
2018/06/29 eta kitto!
Felix Manso sukaldariak ‘Sormena barran. Pintxo eta errazio bikainak’ izeneko ikastaroa eskainiko du uztailaren 2tik 11ra, astelehen eta eguaztenetan 09:00etatik 12:00etara, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Zuzendaritzak eta Gipuzkoako Ostalaritzak antolatuta. ‘Hobetzen’ programaren barruan egingo den ikastaroa da eta hamalau lagunek egin ahal izango dute. Izena emateko 943 43 12 53 telefonora deitu behar da eta Anarengatik galdetu.