Adi! Pirritx, Porrotx eta Marimotots Eibarrera datoz!

Adi! Pirritx, Porrotx eta Marimotots Eibarrera datoz!
2018/11/08 11:23
eta kitto!
Azaroaren 17an eta 18an, zapatu eta domekan, izango ditugu aurten Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak euren lan berriarekin: Musua. Betiko moduan Unibertsitate Laboralean.

Saioen ordutegia honakoa da:

Azaroak 17, zapatua: 16:30 eta 19:00

Azaroak 18, domeka: 16:00 eta 18:30

Sarrerak salgai dituzue, 8 eurotan, ondorengo lekuetan:

Gozoki (Bidebarrieta eta Ipuruakoa)

Denetik (Urkizu)

El Tio Palancas (Juan Gisasola)

Pirritx, Porrotx eta Marimotots zuen zain dituzue, ez egin kale!

Kartela moztuta