‘Hoy es mañana’ liburua aurkeztuko dute bihar Portalean

‘Hoy es mañana’ liburua aurkeztuko dute bihar Portalean
2020/12/14 eta kitto!
Julen Bollain Urbietak ‘Hoy es mañana’ liburua aurkeztuko du bihar, 19:00etan, Portalean. Lan honetan ekonomialari eibartarrak eta beste bederatzi idazlek etorkizuna birpentsatzeko kontaketak bildu dituzte.

Antolatzaileen berbetan, “liburuan etorkizunerako oinarriak jarri nahi dira. Diziplina eta errealitate desberdinetatik datozen hamar gazteren proposamen eraldatzaileei esker, liburuak hainbat tresna eskaintzen ditu pandemia ondorengo aro berri hau denon artean pentsatzeko, guztion artean nolako mundua eraiki nahi dugun pentsatzeko, alegia”.

julen bollain aurkezpena