Iñaki Arriolak mitina emango du gaur 19.00etan Untzagan

Iñaki Arriolak mitina emango du gaur 19.00etan Untzagan
2012/10/05 00:00
eta kitto!

Hauteskunde kanpainian bete-betean sartu gara eta PSE-EE alderdiak hainbat ekitaldi antolatu ditu horren harira. Gaur (barixakua, urriak 5) Iñaki Arriola Eusko Legebiltzarrerako Gipuzkoako zerrendaburuak mitina emango du Untzaga plazan 19.00etan. Eta astelehenean (urriak 8), berriz, Patxi López lehendakaria eta Rafael Bengoa Osasun sailburua Eibarren bisitan izango dira, Amañako pasealeku berrian 18.00ak aldera, bertan ospital berriaren proiektua azaltzeko asmoz.