Onartu dira udal aurrekontuak, PSE-EE eta PP-ren aldeko botoekin

Onartu dira udal aurrekontuak, PSE-EE eta PP-ren aldeko botoekin
2012/02/13 00:00
eta kitto!

Gaur goizean 09.30etan hasi den udalbatzan onartu da 2012rako Udal aurrekontua, gobernu taldearen proposamenari jarraituta, PSE-EE eta PP-ko zinegotzien aldeko botoekin, Bildukoen kontrako botoekin eta EAJkoen abstentzioarekin. 2012rako udal aurrekontua 30.523.164,34 eurokoa izango da, beraz, diru-sarrerak eta gastuak orekatuta. Inbertsiotarako 4’3 milioi euro aurreikusita daude. Krisiaren eraginez aurreko urteekin alderatzen ipiniz gero jaitsiera nabarmena izan du aurrekontuak: 2009. urtean 39 milioi eurotik gorako aurrekontua osatu eta onartu zen, 2010. urtean 34 milioi eurora ailegatzeko estu ibili ziren eta iazkoa, berriz, 31,8 eurokoa izan zen. Beraz, 2009. urtetik gaur arte sarreretan eta gastuetan ia 9 milioi gutxiagoko aldea dago; % 23 inguruko jaitsiera.