Pedro Sanchez hautagai sozialista Eibarren izango da gaur

Pedro Sanchez hautagai sozialista Eibarren izango da gaur
2015/10/27 00:00
eta kitto!

Gaur (martitzena, hilak 27) Pedro Sanchez PSOE-ko idazkari nagusia Eibarren bisitan izango da, Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak eta Iñaki Arriola Gipuzkoako sozialisten buruak lagunduta. Bidaia, besteak beste, IK4-Tekniker bertatik bertara ezagutzeko aprobetxatuko du. Jende guztiarentzat zabalik egingo den ekitaldi politikoa, berriz, 19:00etan hasiko da, Coliseo antzokian, eta nahi duenak zuzenean internet bidez jarraitzeko aukera izango du PSOE.ES, PSOETV.ES eta www.socialistasvascos.com helbideetan.