Hauteskunde eguna iruditan

Eibarren 12.821 lagunek eman zuten botoa atzo. Parte-hartzea %62,37koa izan zen
2024/04/22 12:05
eta kitto!

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egin ziren atzo eta eguna normaltasun osoz igaro zen Eibarren. EH Bilduk 4.145 boto jaso ditu hauteskunde hauetan eta guztien %32,35arekin nagusitu da Eibarren. Atzetik geratu dira EAJ-PNV 3.806 boto eta %29,7koarekin, eta PSE-EE 2.948 boto eta %23,01arekin. PP alderdiak 737 boto eskuratu ditu gurean (%5,75), eta atzerago geratu dira SUMAR (386 boto eta %2,97) eta Elkarrekin Podemos (297 eta %2,32). Vox-ek 170 boto izan ditu (%1,33). Datu gehiago eta grafikoak hemen ikusgai.

Eibarko datu orokorrekin batera, herriko 7 hauteslekuetan botoak nola banatu diren jaso dugu, eta horien emaitzak grafikoetan irudikatuta ikus ditzakezue. Gainera, alderdietako ordezkarien balorazioak jaso ditugu.

Bestalde, paperezko ale berezia banatu dugu astelehen goizean zehar herriko kiosko eta leku publikoetan, eta PDF formatuan ere eskura dezakezue.