Txaltxa Zelain izan zen joan den ostiralean …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen duen Barixakuak Jolasian ekimena. 2 eta 8 urte bitarteko haurrentzat jolasak antolatu zituen eta primeran pasatu zuten etxeko txikiek. Gurasoak Berbetan egitasmoaren barruan antolatzen du …eta kitto!-k ekimen hau, eta, umeek jolasten duten bitartean, ume horien gurasoei mintzapraktikako programaren berri ematea du helburu.
Hurrengo saioa otsailaren 19an izango da Urkizuko parkean.

...eta kitto! Euskara Elkartea#Barixakuak Jolasian
Gaiarekin zerikusia duten albisteak