Roberto Lakidain eibartarra RTVE-ko presidentea izateko 20 hautagaien artean

Roberto Lakidain eibartarra RTVE-ko presidentea izateko 20 hautagaien artean
2018/12/10 eta kitto!
Diego Carcedo RTVE-ko Adituen Batzordearen presidenteak hedabide publikoaren presidentea izateko 20 hautagaien zerrenda jakinarazi du gaur arratsaldean egin den prentsaurrekoan, eta Roberto Lakidain Zabalza eibartarra euretako bat. 101 lagunek aurkeztu zuten RTVE-ko presidente izateko hautagaitza eta, hiru hilabetetan zehar hautagaiak modu anonimoan baloratu ondoren, puntu gehien lortu dituzten 20 lagunen izenak jakinarazi dituzte gaur.

20 hautagaiak Kongresuko Izendapen Batzordearen aurrean agertu beharko dira eta Beheko Ganberako Plenoak 6 aukeratuko ditu. Beste 14 hautagaiak Senatuko Izendapen Batzordearen aurrean agertu beharko dira eta senatariek 4 aukeratuko dituzte. Horrela, hautatutako 10 hautagaiek RTVE-ren Administrazio Kontseilua osatuko dute eta euren artean aukeratuko du presidentea Kongresuak.

Lakidain RTVE-ren Albistegien Kontseiluko kidea izan zen sorreran, 2008. urtean, TVE-ko batzordekide izendatu zutelarik. 1990an hasi zen lanean TVEn, erredaktore moduan lehenik, eta albistegi- eta edizio- buru gero. Gainera, telebistako kazetaritzako irakaslea da Sevillako CEADEn.