Sagardo Eguneko argazki lehiaketako irabazlea Iris Cagigas izan da

0    Berriak, Jaiak 
Silbia
Sagardo Eguneko argazki lehiaketako irabazlea Iris Cagigas izan da
2018, Urr 08

Gaur arteko epea eman genuen zapatuan ospatu genuen Sagardo Eguneko argazkiak gurekin partekatu eta lehiaketan parte hartzeko eta, Instagram bitartez zein bestela helarazi dizkiguzuen argazki guztiak ondo begiratu eta gero, saria Iris Cagigasek sarera igo duen argazki honi ematea erabaki dugu, originala izateaz gain oso konposizio eta kolore politak dituela pentsatzen dugulako. Eskerrik asko lehiaketan parte hartu duzuen guztiei eta zorionak, bidalitako argazki guztiak oso politak dira eta. Irabazlearekin kontaktuan ipiniko gara, 13 sagardo botilak noiz eta nola jaso zehazteko. Bestalde, LEHIAKETARAKO BIDALI DITUZUEN ARGAZKIAK IKUSTEKO HEMEN KLIKATU.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »