Tubular Tributek Mike Oldfielden onena ekarriko digu gaur Coliseora

Tubular Tributek Mike Oldfielden onena ekarriko digu gaur Coliseora
2018/12/27 12:36
eta kitto!
Azken urteotan horren arrakastatsuak diren “tributo” talde horietako bat, Mike Oldfield ezagunaren musika jotzen duen Tubular Tribute izenekoak Eibarren, Coliseo antzokian emango du kontzertua datorren astean, eguenean 21:00etan. Oldfielden zuzeneko klasikoak, bere diskografian ezinbestekoak diren beste abesti batzuekin batera interpretatzen dituen talde asturiar berria da Tubular Tribute. Taldea osatzen duten sei musikariek modu sendo eta freskoan eramaten dituzte zuzenekora Mikek mundu osoan zehar eskaini zituen biretan interpretaturako abestiak. Banda formatoari esker Oldfielden abestiek zuzeneko potente eta bereziaren zaporea hartzen dute musikaria eta bere errepertorioa maite duten guztientzat. Sarrerak 20 euro balio du (14 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin).