Txistorra Egunak hartuko du Untzaga zapatuan, goizetik gauera bitartean

0    Berriak, Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Txistorra Egunak hartuko du Untzaga zapatuan, goizetik gauera bitartean
ETA KITTO 2019, Aza 22

Zapatuan XVII. Txistorra Eguna ospatuko da, goizetik gauera bitartean, Eibarko Txirrindularien Elkartearen eskutik. Aurtengo omenduak bizitza osoa Eibarko Antzerki Jardunaldiak antolatzen eman duen Juan Ortega eta 50 urte baino gehiago Eibar foball taldearekin daramatzan Angel Zapico izango dira. Bi horiekin batera, Txirrindularien Elkarteari urteetan laguntzen dabilen Industrias Goritz enpresa ere omenduko dute. Ekitaldia 11:00etan hasiko da, Elgoibarko dultzaineroek lagunduta omenduak zabalduko duten txotxarekin batera. Orduan hasiko dira txistorra pintxoak eta edariak saltzen Untzagako karpan, 15:00ak arte. Eta, bazkaltzeko atsedenaldia amaitu eta jarraian, arratsaldeko 18:30etik aurrera berriz ekingo diote pintxo eta edarien salmentari, 21:00ak arte. Urteroko moduan, egunean zehar rifak salduko dituzte eta, horrekin batera, nahi duenak Eibarko Txirrindularien Elkartearen kamiseta, txapel eta txapak erosteko aukera izango du. Zozketa jaiaren amaieran, Untzagan bertan egingo dute.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »