Txistorra Eguneko zozketako sariak gaurtik aurrera jaso daitezke Eibarko Txirrindularien Elkartean

Txistorra Eguneko zozketako sariak gaurtik aurrera jaso daitezke Eibarko Txirrindularien Elkartean
2018/11/26 eta kitto!
Eibarko Txirrindularien Elkarteak antolatutako XVI. Txistorra Eguna primeran joan zen (ARGAZKIAK IKUSTEKO SARTU GURE MEDIATEKAN). Goizetik hasita eta gaueraino, martxa betean ibili ziren txistorra pintxoak ez ezik, gauean egin zen zozketarako errifak saltzen. Jarraian dauzkazue zozketan saritutako zenbakiak eta interneten, www.clubciclistaeibarres.org helbidean begiratzeko aukera ere badago.

Sorteo_Txistorra_2018

Sariak jasotzeko Eibarko Txirrindularien Elkartera joan (Pagaegi, 3) behar da, gaur, bihar eta etzi eta abenduaren 3, 4 eta 5ean, 19:00etatik 20:00etara. Bestalde, erretserba izatea suertatuz gero, antolatzaileei kontakturako datuak helaraztea (zuzenean bulegora joanda edo cce@clubciclistaeibarres.org helbidera idatzita) eskatu dute.