Udan etorriko diren haur saharrarrentzat erropak bilduko dituzte bihar

Udan etorriko diren haur saharrarrentzat erropak bilduko dituzte bihar
2019/05/03 15:26
eta kitto!
Eibar-Sahara Elkarteak jakinarazi duenez, Saharako kanpamenduetan bizi diren 40 haur ekarriko dituzte uda honetan Euskal Herrira, Oporrak Bakean programaren bitartez eta, hemen dauden bitartean, umeak jantzi ahal izateko erropak eta oinetakoak behar dituzte. Horregatik, zapatu goizean Txonta kaleko 42. zenbakian dagoen lokalean egongo dira, lagundu nahi dutenek eramaten dituzten gauzak jasotzeko prest, goizeko 10:00etatik 12:00etara. Elkarteko ordezkariek azaldu dutenez, 6-12 urte bitarteko neska-mutilentzat erropak, zapatillak, sandaliak eta txankletak hartuko dituzte.