Untzagako jubilatu etxea itxita egongo da barixaku eta zapatuan

Untzagako jubilatu etxea itxita egongo da barixaku eta zapatuan
2016/04/06 14:37
eta kitto!
Euskal Herriko Itzuliaren antolakuntzarako premiei erantzuteko Untzagako jubilatu etxeak jendearentzat ateak itxita izango ditu barixakuan zein zapatuan eta, beraz, egun horietan ezin izango da bertako zerbitzu edo instalaziorik erabili. Hori dela eta, normalean jubilatu etxera joaten direnei euren laguntza eskertzeko, gaur pintxo-pote berezia eskainiko dietela eman dute aditzera.