Zabalik dago abenduaren 19an egingo den kandela ikastarorako izen-ematea

Zabalik dago abenduaren 19an egingo den kandela ikastarorako izen-ematea
2018/12/05 eta kitto!
…eta kitto! Euskara Elkarteak kandela ikastaroa antolatu du abenduaren 19rako (eguaztena). Abadiñon dagoen Alluitz Natura baserri-eskolako Silvia Formentik emango du kandelak egiten ikasteko tailerra, 19:00etatik aurrera …eta kitto! Euskara Elkartean (Urkizu, 11 solairuartean). Izen-ematea atzo zabaldu zuten eta, interesa izanez gero, zuzenean …eta kitto!-ra joan edo telefonoz deitu (943200918). Tailerraren prezioa 3 eurokoa da.