"Zaborrezko Munstroa" kantua sortu dute Zaldibarren gertatutakoa ez ahazteko

"Zaborrezko Munstroa" kantua sortu dute Zaldibarren gertatutakoa ez ahazteko
2020/04/05 eta kitto!
Bihar bi hilabete beteko dira Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze azpian hartu zituen zabor-luizia Zaldibarren gertatu zenetik eta, hori gogoratu eta salatzeko, Zaldibar Argitu plataformako kideek bultzatuta Zaborrezko Munstroa kantua egin dute hainbat musikarik: Miren Narbaizak eta Kokeinek sortu dute musika, hitzak Txakur Gorriak egin ditu eta, ahotsetan, musikari ugarik hartu dute parte: Zaloa (Kokein), Malen (Txakur Gorria), Miren (Mice), Aitor (Su Ta Gar) eta Maite (Mursego). Koroetan, berriz, David Karba eta Jokin Bergara aritu dira.

Kantua gaur aurkeztearekin batera, biharko deitu duten burrunbadara batzeko deia ere egin dute plataformatik.

https://youtu.be/GLgNKZLS_iM