"Zu ikustean, hego haizea sartzen zait, eta iparra galtzen dut" piropoa saritu du epai-mahaiak

"Zu ikustean, hego haizea sartzen zait, eta iparra galtzen dut" piropoa saritu du epai-mahaiak
2016/03/08 09:54
eta kitto!
Iñaki Serranoren "Zu ikustean, hego haizea sartzen zait, eta iparra galtzen dut" saritu du epai-mahaiak Eibarko euskaltegi biek eta udalak antolatutako piropo lehiaketan. Web orrian boto gehien (boto guztien %35) jaso duen "Irribarre egin, zure ezpainekin egin dezakezun bigarren gauzarik hoberena izan daiteke eta" Jonatan Alustizak proposatutako piropoak jaso du beste saria. Guztira 45 piropo aurkeztu dira lehiaketara.