“Espainiako zinea eta 1936” (Asier Ezenarro)

0    Iritzia 
ETA KITTO ETA KITTO
“Espainiako zinea eta 1936” (Asier Ezenarro)
ETA KITTO 2019, Urr 09

“Mientras dure la guerra” Alejandro Amanabar zuzendariaren azken filma Miguel de Unamuno idazleak gerra zibilean eutsi zuen jarrera politikoari buruzkoa da. Agian egitasmo handiegia Amenabarrentzat, kontutan hartuta -berak aitortu duen moduan-orain arte ez zuela berririk Salamancako Unamunoren hitzaldiari buruz. Orain dela urte batzuk “Mar adentro” bere pelikula ikusi nuen eta manipulazio hutsa iruditu zitzaidan, irrimarra bat, manikeismo okerrenarekin eginda. Filme hartan eutanasiaren aldekoak giza eskubideen alde eta giza-balioz beteta agertzen dira eta aurkakoak, aldiz, atzeratutako pertsona ilunak izango balira lez. Orain Salamancako Unibertsitatean Unamunoren eta Millan Astrayren arteko gertakizuna aurkezteko hurbildu da zinemagilea. Ez dakit zer pasatzen den zine espainiarrarekin eta 1936ko gerra zibilarekin. Jose Luis Cuerdak ere “La lengua de las mariposas” filmean maisu errepubikarra umeen lagun bezala aurkezten du, gizaki zerutiar gisa. Irakasle katolikoak, guztiak, txarrak eta frankistak dira: manikeismoa berriro.

Euskal zineman ere badago manipulazioa aurkitzerik. Koldo Serraren “Gernika” filmea irrigarria bihurtzen da, hain zuzen. Komunistak dira indar ilunak filme horretan. Sobietarrak Euzkadi kontrolatzen. Harrigarria. Non dokumentatzen dira zuzendariok filme bat egiteko?

Zein desberdina den Jose Maria Berzosa dokumentalista haundiaren lana. Berzosa 1956. urtean Parisera joan zen, Francoren diktaduraren aurkakoa zelako. Bere  lan ugariren artetik “Pinochet y su tres generales” aukeratuko nuke. Lan bikaina. Elkarrizketen bidez Txileko militar eskuindarren pentsakera jartzen du mahai gainean.
Berzosaren lana aintzat hartzeko Hegoamerikako eta Txileko historia ulertu behar duzu lehenago; bestela, ez dituzu ulertuko elkarrizketok. Hor badago ikaragarrizko lana. Baina Berzosa iaz hil zen eta kalean ia inork ez du ezagutzen.

Dirudienez, ikusleek nahiago dituzte Amenabar eta besteen umekeriak ganorazko lan bat baino.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »