“Aforismoak: zure instagrameko argazki-oina nola hobetu” (Tomas Vouilloz)

0    Iritzia 
ETA KITTO ETA KITTO
“Aforismoak: zure instagrameko argazki-oina nola hobetu” (Tomas Vouilloz)
ETA KITTO 2021, Api 19

Zenbat alditan geratu zara pentsatzen argazkia horrela igo behar duzun ala ez? Inoiz bota dituzu bost minutu baino gehiago. Kezkatuta. Honetan hobeto ikusten zait aurpegia, beste honetan gorputza. Zein doa lehenago? Kenduko diot filtroa? Zer ikusi behar da hobeto? Ilunabarra ala neu? Eta stori-ra badoa soilik? Hobeto. Zoaz atzera. Ez gorde aldaketak. Baina stori-an galdu egingo da, eta argazkian oso ondo nago. Zoaz aurrera. Berriro guztia. Lux delako hori egokitu. Gero saturazioa… eta beste denak. Horrela ondo. Esalditxo bat: berezi denak merezi; ez, Back to summer… eta hiruzpalau eguzkitxo. Ah, eta palmera bat, argazkian palmera bat dagoelako. Ale, egina. Publikatu. Orain, negu gordinean, denek ikusi dezakete azken udako zure azal belztua.

Denok egin dugu hori.

Argazkia apartekoa da. Ez dizut ezetz esango. Baina, tira… Back to summer hiru eguzki eta palmera eskas geratu zaizkizu. Eta abestiarena oso ikusia dago. Argazki-oina hobetu daiteke. Horretarako, aforismoak zer diren azalduko dizut.

Gauza garrantzitsuekin gertatzen den bezala, definizioa ez dago adostua; beraz, adibide batekin hobeto: bihotzak arrazoimenak ulertzen ez dituen arrazoiak ditu. Pascal-ek bota zuen XVII. mende aldera. Aforismo klasiko bat da. Irakurtzean hautsez betetako peluka txuri bat datorkizu burura, denoi bezala. Ez dakizu egia dioen, baina pentsatzen utzi zaitu. Horixe da aforismo bat. Eta modernoagoak ere badaude. Interesgarriagoak. Dibertigarriak. Birziklatzea da eguneroko zahar bat hartu eta hori idatzi zuen zaborrak erabilgarri izaten jarraitzen duela ikustea. Egia da? Ez dakizu. Baina barrezka utzi zaitu.

Aforismoak zeurea izan behar du. Zure gorputzeko atalak zure esaldi baten eskutik zeureagoak dira. Hartu behar duzun denbora, berdin dio zenbat, jada 10 minutu zoaz argazkia hondatzen.

Hor duzu nire like-a.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »