“Amazonia eta Patagonia” (Asier Ezenarro)

0    Iritzia 
Ana
“Amazonia eta Patagonia” (Asier Ezenarro)
2018, Aza 05

Hegoamerikako bi erraldoiak, Brasil eta Argentina, baliabide natural garrantsitsuen titularrak dira. Euren subiranotasun barruan bi esparru natural haundi daude: Amazonia (%60 Brasilen dago) eta Patagonia, hau Argentinan. Zoritxarrez, kolono asko sartu dira azken hamarkadetan Amazonian, baina eskualde horrek biztanle gutxi ditu oraindik. Patagonian ere oso jende gutxi bizi da. Baina begi larregi daude jarrita bi lurralde horietan. Antzina Terra Nullius kontzeptua erabiltzen zuten kolonialistek lurralde bat “hutsik” zegoenean okupatzeko. Gaur egun ondo dakigu Amazonia eta Patagonia norenak diren, baina inperialistek planak dituzte bi esparru horiek kontrolatzeko. Brasilek eta Argentinak arazo haundia dute. Euren subiranotasun barruan dauden lurralde haundi batzuk ez dute “de facto” kontrolatzen eta ez dute plan estrategikorik etorkizunean horiek defendatzeko. Gaur egun, Argentinan Maurio Macri milioiduna da presidente. Macrik Argentinako baliabide eta lurraldeak atzerriko enpresen menpe jartzen dihardu. Adrian Salbuchi analista politikoren esanetan, Estatu Batuek, Britainia Handiak eta Israelek badituzte planak Patagonian euren jendea jartzeko. Malvinasen ere, britainiar okupatzaileek Israelen laguntza teknologikoa izan dute orain dela gutxi. Argentinak ez du kontrololatzen bere lurraldea; ez dauka planik militarki defendatzeko, eta ezta demografikoki ere. Horregatik dihardute Benetton, Joseph Lewis eta atzerriko enpresa asko milaka eta milaka hektarea erosten, gero eta gehiago gainera.
Brasilen inguruan, eskolan esaten ziguten: “Etorkizuneko herrialdea izango da”. Herri aberatsa milioika pobrez osatua, desberdintasun sozial beldurgarriarekin. Desberdintasun hori  jaisten hasi zen azken urteotan, Lula da Silvaren gobernuekin. Baina kapitalistek, komunikabideek eta eskuineko epaileek, guztiek bat eginez, estatu kolpea eman zuten Brasilen eta baita Lula agintetik kendu. Eta orain Jair Bolsonaro kapitainak har dezake presidentetza. Militar arrazista eta antikomunista horri “Trump Tropikala” deitzen diote; eta Estatu Batuekin bat egingo du, ziur. Bere hauteskunde kanpainan eliza ebangelikoen babesa izan du eta bera Israelera joan zen 2016an, Jordan ibaian bataiatzera.
Bolsonarorentzat Brasilgo langile pobreak, beltzak, indigenak… soberan dauden herritarrak dira. Horregatik goraipatu du diktadura militarra eta Brasil “garbituko” duela esan. Bata zein bestea, Macri eta Bolsonaro, EE.BB.-k eta Israelek Hegoamerikan duten aliatuak dira eta bertako gehiengo langileen etsaiak.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »